XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9- ZENBAKUNTZA ETA BAKETA BIA OINARRI

9.1.- Elektrikaren gaitasunak baliatuz, dagoeneko ikusiak dituzkezun zerebro elektroniko edo ordinadoreak asmatu dira azkeneko urteotan.

Makina horietan, elektrika pasa bai eta pasa ez hartu da denaren oinarri.

Ordinadoreetan, hortaz, bi lumero baizik ez dira erabiltzen ahal: 1, eta 0; hau da, elektrika bai, eta elektrikarik ez.

Hitz batez, funtsean, zerebro elektronikoetan BIA hartu da zenbakuntzaren eta karkuluen oinarria.

Oinarritzat BIa duen zenbakuntza, horretara, oso pratikua da.

9.2.- Eman dezagun P multzoa (Jakes-en pustarri-piloa).

Eta egin dezagun zenbakuntza, bia oinarri (eta, hortaz, 1, eta 0 baizik ez baliatuz).

Lehendabizi molda ditzagun BI aletako multzo gorriak (alegia, lehenengo mailako azpi-multzoak zenbapide honetan).

Gero, azpi-multzook oinarri, molda ditzagun multzo berdeak (alegia, bigarren mailakoak); eta abar.

Taxuketa hau lortuko dugu: (...).